XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Entsegua. Gure garai historikoari aurre ematera deitzen gaitu; askatasuna askapen edo liberazioan bilatzera deitzen gaitu; leial, Elizaren testigu irautera, batez ere, denbora txarretan.

Hitz batetan, leialtasunerako deia: Fedea, etengabeko bilakuntza mailan, harrera oneko hedakuntza mailan eta entzuniko hitzarekiko, hasitako elkartzearekiko eta emaniko hitzarekiko atxikidura iraunkorrean bizitzen denean: orduan dugu fedea, hots, egiten ari den fedea, maitasun apalean, kristautasunari zer denari eta gaurko gure historiak erantzukizun eta posibilitate aldetik eskatzen duenari eutsiaz egiten ari den fedea.

Bere iturrian edan nahi duen fedea; baina, denbora berean egun bakoitzeko arlo konkretua mamitzearen larritasun atsegina jasatzen duena...

Fedeak, horrela bizi denean, bizitzaz eta egiaz beteriko benetako gorputza hartzen du.

Orduan, fede hori leialtasun deitzen dugu.

Teologia kritikazko entsegua.

Lehendabizi azterketa soziologikoa egiten du: gertatzen dena marraztu.

Ondoren teologia irizpide bat eskaini nahi luke.

Konklusio apaletara iristen da.

Teologoa, jo eta hautsi, heterodoxia oro hondatzen ikusi nahi lukeena, gogaiturik geldituko litzake liburu honekin.

Teologiak behar duena, dio autoreak, gogartezko analisia da, eta zenbaitetan duda metodologikoa bera.

Itxaropenaz eta geroaz zenbait pentsalari ospetsuek pentsatzen dutena adierazten da liburu onetan.

1968ko urtean California-ko Unibersitateak bere lehen ehun urte-muga ospatu zuen.

Itzaldi asko antolatu ziran.

Sinposionik garrantzitzuena erligio gaien arduratzen den institutoak eratu zuena izan zen.

Gaia hauxe zuen: Itxaropenaren geroa.

Gai onen inguruan eman ziran itzaldi ta iritziak biltzen ditu liburuxka honek.

Itzaldiak egin eta ondoren alkar izketan eskuartu zuten pentsalariek nahiko ezagunak dira, batzuk oso ezagunak.

W.H. Capps-ek Itxaropenaren mogimenduaren lekua zein den adierazten du.

E. Bloch-ek (Tubingan filosofiako Irakasle da) Gizona posibilitate bezela aztertzen du.

Rabino eta Toronton filosofiako irakasle den E.L. Fackenheim-ek Itxaropena agindu bat bezela gogo-ematen du.

Azkenik, J. Moltmann teologoak desarroilatzen duen gaia Erlijioa, iraultza eta geroa duzu.

Bukatzeko, pentsalari hauk egin zuten alkar-izketa ematen da.